Barrenetxea eta Zeberiok ez zuten apenas, irabazteko aukerarik izan

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 13a, 01:00

bosnako berdinketa izan zen Barrenetxea eta Zeberio partidua irabazteko gertuen egon ziren momentua; handik aurrera jaun eta jabe izan ziren Urriza eta Zubizarreta. Sagardoaren Txapelketa­ko final laurdenetako par­tidua jokatu zuten atzo Galarretan Barrenetxea eta Zeberiok osatutako bikot­eak, Urriza eta Zubizarre­taren kontra. Zortzi puntuko aldearekin irabazi behar zuten finalerdietako pasea lortzeko, baina garai­penak ihes egin zien. Partidu hasiera bakarrik izan zen berdindua, 5-5eko berdin­ketara arte. Hortik aurrera, Urriza eta Zubiza­rreta izan ziren nagusi. Barrenetxeak urduri jokatu zuen, eta egin zituen 11 hutsak klabeak izan ziren partidu amaieran, Zeberiok ezin izan baitzuen pisu guztia eraman. Urriza eta Zubizarretak berriz, pasea tantu bat bera galdu gabe lortu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!