Hernaniko bolatokian jokatuko da gaur Lehendakari Sariko hirugarren tiraldia. Momentuz, Sariko bi tiraldi jokatu dira, eta sailkapenean Marzelino Agirre dijoa lehenengo postuan, 92 brila botata. Hernaniarrak ez dabiltza goiko postuetatik oso urruti, eta gaur tiraldi hona eginez gero, aurre hartzeko aukera ere izan dezakete: Ibon Miner eta Antonio Minerrek 90 brila dituzte boteak. Migel Burugainek berriz, 89 brila dauzka botata, eta M. Arrozpide hernaniarrak 86 brila.
Joan den asteburuan ere, hernaniarrak bikain
Joan den asteburuan jokatu zen bigarren tiraldian, Gaibirian, Itoitz Alustizak bota zituen brila gehien, 47 hain zuzen. Eta hemen ere, atzetik, hernaniar bat izan zen: Antonio Minerrek 46 brila bota zituen, eta Ibon Miner eta Migel Burugainek 45na bota zituzten.