Kroaziako bidaiari buruz hitz egiteko bilera, asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 13a, 01:00

Goiz Eguzkiko kideek Kroaziara bidaia antolatu dute maiatzaren 19tik 24ra. Bidaiaren nondik no­rakoak jakin nahi dituztenentzat bilera antolatu dute asteazkenean, arratsaldeko 17:00etan, egoitzan. Azalpenak Eroski Bidaiakeko antolatzaileak emango ditu. Egoitzatik deia luzatu diete bidaira joan nahi duten guztiei, azalpenak entzutera gerturatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!