Elizondora irteera antolatu dute Goiz Eguzkin, hilaren 26an. Irteerak 35 euro balio du eta bidean Zugarramurdiko kobazuloak bisitatuko dituzte. Bazkaria berriz, Baztan hotelean egingo dute. Ondoren superbingoa, opariak, dantza eta animazioa izango dira nagusi. Izena eman nahi dutenek asteartean egin behar dute, arratsaldeko 16:00etan. Zozketa hilaren 22an egingo dute, 16:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!