Hernani ere prest, Zubietako Flash Mob erraldoirako

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 13a, 01:00

Flash Mobaren pausu guz­tiak ondo baino hobeto ikasi zituzten atzo Biteri parera hurbildu ziren hernaniarrek. Gipuzkoa Zero Zaborrek Flash Mob erraldoia anto­latu du Zubietako Plazan dato­rren asteburuan, eta hain zu­zen, ordurako pres­tatzeko entsaioa antolatu zuen atzo Hernani Zero Za­bor taldeak. Larre Gain sagar­dotegian aurre­neko entsai­oan parte hartu zutenak, eta atzo­koak, prest daude datorren asteburuko hitzordurako: ehundaka gipuz­­koarrek eman­go diote dantzan ezetza, Zubietako erraustegia egiteari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!