Urumeako autobia bi karriletik laura pasatzeko lanak direla eta, itxi egingo dute gaur gauean. Joaneko eta etorriko karrilak itxiko dira, hau da, bi norabideak Mandazubitik hasi eta Martindegiko loturaraino; itxiera gaur gaueko 22:00etatik bihar goizeko 06:00ak arte egingo dute.
Arkua muntatu,
seinale berriak jarri...
Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi duenez, errepidea ixtearen arrazoiak hiru dira: Portuko tunel faltsua joango den eremuan, indusketak babesteko arku bat montatzea; seinalizazio bat desmontatzea, eta obrak eta seinalizazioak jartzeko lanak egitea. Errepidea itxita egon arren, bi puntu horietan Hernanira sartzeko bideak edo lotuneak zabalik egongo dira, bai Mandazubikoa eta baita Martindegikoa ere. Inguruko herrietatik datozen kotxeentzako berriz, beste bi ibilbideetara desbideratuko dute trafikoa: Andoain eta Lasarteko eremuan, kotxeen joan etorria N1 errepidetik desbideratuko dutela azaldu dute; eta Lasarte eta Astigarraga bitartean, desbideratzea bigarren zinturoitik egingo dute.
Astelehenetik astearterako gauean, karril bat zabalik
Hurrengo egunean ere obrekin jarraituko dutela azaldu dute, baina kasu honetan errepidea ez dutela guztiz itxiko gaineratu dute. Astelehenetik astearterako gauean, errepide bakarra izango da zabalik, eta kotxeak txandan pasako dira, semaforoek araututa.