Ibarluze eta Altzueta inguruan Urumea ibaira gerturatzen denak, errio ertza larrubixian aurkituko du; izan ere, 40 urtetik hona, itzala ematen egon diren platanondoak bota dituzte. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako lana da. Platanondoak espezie exotiko inbasoreak direla eta bota dituzte. Berez, ur ondoko zuhaitzak Altzak, Lizarrak, Astigarrak eta Sahatsak dira, eta platanondoak kentzearekin batera zuhaitz horiek sartzen ari dira. Platanondoak kentzeko, pozoia sartzen ari zaizkie ipurdian.
Altzuetan, errepiderako
arriskutsua
Altzuetaren kasuan, beste arrazoi bat ere badago tartean zuhaitz horiek botatzeko. Azken urteetan platanondo horiek ez dira mugarratu eta asko hazi direnez, errepidera aterata zeuden. Horrek arriskua eragiten zuen adarren bat erortzeko haizea-edo medio. Kasu honetan, Altzak eta Sahatsak sartu dituzte.
Martutenen ere gauza bera egiten ari dira.