Zigor Iturrieta txapeldun, Transgrancanaria mendi lasterketan

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 12a, 01:00

Joan den asteburuan Transgran­canaria mendi lasterketa jokatu zen Playa del Inglesetik hasi eta Las Canterasera bitartean. Eta Zigor Iturrieta izan zen lehenengoa 123km-ak egiten, 13:22.37-ko denborarekin. Iturrietak azaldu zuen lasterketa oso oso gogorra egiten dela, batez ere, mendian ibil­tzen ohituta ez daudenentzat, oso teknikoa delako eta harri asko dagoelako. 280 korrikalarik hartu zuten parte. Nemeth Csaba izan zen bigarrena 16 minutuko aldearekin eta Sebastián Chaigneau hirugarrena. Iturrietak baino 23 minutu gehiago behar izan zituen azken honek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!