Helburuak: mailari eustea eta igotzea

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 12a, 01:00

l Liga amaitzeko hiru jardunaldi geratzen dira eta preferente mailako taldea estu ibiliko da lehen mailara ez jaisteko. Bigarren mailako taldea, berriz, lehen mailara igotzeko Play Offerako sailkatu da. l Bi taldeek gaur jokatuko dute Hernanin, 16:00etan.

Preferente eta Bigarren mailako Hernaniko xake taldeak denboraldi nahiko txukuna egiten ari dira. Hiru jardunaldi gelditzen dira Gipuzkoako Liga amaitzeko, 12 puntu daude jokoan alegia. Hernani A 8garren dago 13,5 punturekin, Alfil 9garrenak ere 13,5 puntu ditu eta atzetik Baiona eta Idiazabal daude 12,5na punturekin. Beraun taldea da azkena 9 punturekin. Bi talde jaitsiko dira lehenengo mailara eta beraz, estu ibiliko dira taldeak azken jardunaldira arte. Hernanik oraindik laugarren eta bosgarren postuetan direnen aurka jokatu behar du eta azken jardunaldi erabakiorrean Beasaingo Alfil taldekoen aurka jokatuko du. Bigarren mailari dagokionean, Hernani B lehen mailara igotzeko Play Offerako sailkatu da, lehenengo lau postuetan sartuta. Hain juxtu laugarrena izan da eta aukera gutxi ditu igotzeko. Behin­tzat, badaki hurrengo urtean maila berean izango dela eta lasai jokatzeko aukera du igoera fasea.

Partidak gaur, Hernanin
Bi taldeek etxean jokatuko dute gaur arratsaldeko 16:00e­­tan Aristizabal kaleko lokalean. Hernani Ak Arrasate Bren aurka jokatuko du eta Hernani Bk Tolosaren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!