Tiraldia bihar, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 12a, 01:00

Hernaniko bolatokiak hartuko du bihar Lehendakari Sariko hirugarren tiraldia. Bi tiraldi jo­katu dira dagoeneko eta sailkapenean Marzelino Agirre dijoa aurrena, 92 brila botata. Her­naniarrak nahiko gertu dabil­tza, Ibon Miner eta Antonio Miner 90na brilarekin gelditu dira. Migel Burugainek, berriz, 89 brila dauzka boteak eta M. Arrozpidek 86 brila. Joan den astean, Gabirian jokatu zen Lehendakari Sariko bigarren tiraldia eta onena Itoiz Alustiza zeraindarra izan zen, 47 brila botata. Antonio Minerrek 46 bota zituen, eta Ibon Miner eta Migel Burugainek 45na.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!