Barrenetxea IVa finalerdietara, gutxienez zortzi tantoko aldearekin irabazten badu

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 12a, 01:00

SAGARDOAREN Txapel­ke­ta azken fasera iristen ari da eta gaur erabakiko dira A taldetik sailkatuko diren bi bikote semifinalistak. Bi partidu jokatuko dira eta horien artean dira Barrenetxea IVa hernaniarra eta Zeberio IIa. txapelketako lehenengo partidua jokatuko dute Urriza eta Zubizarretaren aurka.
Finalerdietara pasatzeko, 40-32 irabazi behar dute gu­txienez; izan ere, orain arte 69 tanto lortu dituzte eta 69 egin dizkiete. Galduz gero, berriz, sailkatzeko aukera izango lukete. Aukera garbia izango lukete, Urtasun eta Ionek irabaziko balute Juaristi eta Ola­zarren aurka, txapelketako bi­garren partiduan. Izan ere, Ze­berio-Barrenetxea eta Jua­ris­ti-Olazar berdinduta dau­de, garaipen eta porrot banarekin. Urtasun eta Ionek irabaziko ez balute ere, aukera txiki bat izango lukete aurrera egiteko. Tantoei begiratu beharko li­tzaieke: Zeberio-Barre­netxeak eta Juaristi-Olazarrek tanto ber­dinak dituzte kontran (69), baina alde, Zeberio eta Barre­netxeak 3 gehiago.
Sailkatzeko aukera gehi­en dituen bikotea Urriza eta Zu­bizarretak osatzen dute. Orain arteko bi partiduak irabazi dituzte eta porrotak ere balio diezaieke. Gaine­rako hiru bi­ko­teek zailago dute, baina berez, lau bikoteek dute sailkatzeko aukera eta gaur jokatuko diren bi partiduak hil ala bizikoak izango dira. Jaialdia izango da Galarretan 16:00etatik aurrera eta bi partiduak bertan jokatuko dira.

Bi finalerdiak datorren larunbatean
Sailkatzen diren bi bikoteek, aurrez aurre izango dituzte B taldeko Agirresarobe-Etxe­be­rria eta Endika-Urrutia. Bi finalerdiak martxoaren 19an, da­­torren larunbatean jokatuko dira; hau da, San Jose egunean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!