Ertzaintzak bikote bat «bortizki» atxilotu izana salatu du AAMk

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 12a, 01:00

AAMk oharrean azaldu duenez «Ertzaintzak dokumentazioa eskatu zien eta ateratzen ari zirenean lurrera bota eta kolpeak eman zizkieten. Orain, autoritateari atentatua egitea leporatzen diete»

Ertzaintzak bikote bat atxilotu zuen joan den larun­batean, goizaldeko 03:00ak aldera, etxeko por­talera iristen ari zirenean, hala azaldu du Hernaniko AAMk Kronikara bidalitako prentsa oharrean. AAMk dioenez, portalera iristen ari zirenean, Ertzain­tzaren auto bat hurbildu eta zer egin dizugu? galdetu zien ertzai­netako batek. Honekin batera dokumentazioa eskatu zie­ten: «mutilak ez zuela ezer esan eta lasai egoteko eskatu zien, dokumentazioa emango ziela gaineratuz. Dokumen­tazioa ateratzen hasi zenean lurrera bota zuten, eta hainbat kolpe eman zizkioten. Identi­­­f­i­ka­­tuko zela esan arrean, poli­ziek barrabiletan eta saihetsean eman zizkioten kolpeak. Den­bora gutxian kalea ertzainez bete zen eta mutila osasun etxera eman zuten kolpeak sendatzera. Gaua atxilotuta pasa ondoren, goizean epai­lea­ren aurretik pasa ziren, eta Ertzainen bertsioa gezurra zela adierazi zuten. Autoritateari atentatua egitea egozten diete».

«Bortizkeriaren erabilera ohikoa izan da beti gorputz errepresibo honen aldetik»
AAMk salatu du Ertzain­tzak erabilitako bortizkeria, eta dio ohikoa dela gorputz erre­presibo honen aldetik. «Inolako justifi­kaziorik gabe atxilotu eta haue­tako bat zauritu izana salatu nahi dugu. Ertzaintza gorputz errepresibo bezala desegiteko pausuak eman behar ditugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!