Urteko lehenengo txistu kontzertua gaur, Udaleko arkupetan

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 13a, 01:00

Musika Eskolako ikasleek urteko aurreneko txistu kon­tzer­tua eskainiko dute gaur eguerdian, 12:30etan, Uda­letxeko arkupetan. Txistulari eta atabalarien artean, zortzik hartuko dute parte, oraingo honetan, gidari bereziarekin: zuzendari lanetan Jon Ansorena ariko da, eta txistulari eta atabala jotzen ariko dira Idoia Ansorena, Iker Apaolaza, Patrizia Arozena, Josu Boneta, Iñaki Eguren, Haritz Ezeiza, Aitziber Garin eta Eduardo Lizarraga. Bederatzi abesti eskainiko dituzte, zortzikoak, kontrapasa, fandagoa eta arin-arinak tartean. Horiez gain, Mozarten sonatatxo bat eta Pantxoa eta Peioren Azken dantza hau abesti ezaguna ere joko dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!