Flash Mobaren bigarren entsaioa gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 12a, 01:00

Martxoaren 20an Flash Mob erraldoia egingo da Zubietan, eta aldez aurretik dantza ondo ikasteko, entsaioa antolatu du Hernani Zero Zaborrek. Hernanin egingo den bigarrena izango da gaurkoa, 12:00etan, Biteri parean.

ZARAUTZEN, Usurbilen, Donostian, Oñatin, Astiga­rragan, Getarian, Orion eta gaur Hernanin; aurrera doaz Flash Mobaren entsaioak. Hernani Zero Zabor taldeak Kronikara bidalitako oharrean adierazi duenez, adin gu­z­tietako ehundaka gipuzkoar ari dira entsaioetan parte hartzen, martxoaren 20an Zubietan egingo den Flash Mob erraldoian parte har­tzeko: «Zarautzen esa­terako, joan den asteburuan 300 lagun bildu ziren, eta aurrekoan 400 Usurbilen».

Entsaioa gaur, Hernanin
Asteburu honetan ere, en­tsaioak egingo dituzte Gipuzkoako hainbat herrie­tan, tartean, Hernanin. Bi­ga­rren entsaioa izango da gaurkoa, eta Biteri parean egin­go dute, eguerdiko 12:00­etan. Eguraldi txarra egingo balu Udaleko arku­petan edo Atsegindegin egin­go dute.

«Erraustegia baino alternatiba merke eta osasuntsuagoa badago»
Prentsa oharrean adierazi dutenez, Flash Mobaren bidez, erakutsi nahi dute ez daudela ados Zubietan erraustegia eraikitzearekin, eta Hernani bezalako herriek erakutsi dutela alternatiba merkeagoa eta osasun­tsua­goa badagoela hondakinak tratatzeko: «beste alterna­tibek ez dute gipuzkoarron ekonomia 20 urterako hipo­tekatuko. Horregatik eska­tzen dugu Gipuzkoako Foru Aldundiak 6 urtetako mora­toria sinatzea, eta errauste­giaren lanak bertan behera utzi eta beste alternatibak indarrean jartzea»

Hernaniarrei deia gaurko entsaioan parte hartzeko
Aipatutako arrazoi horien­gatik hain zuzen, hernaniar guztiei dei egin diete gaur Biteri parean egingo den entsaioan parte hartzera: «parte hartzeko eta deialdia zabaltzeko deia egiten diegu hernaniarrei, ahal bezain jende pila biltzeko, bai gaur, eta baita martxoaren 20an ere Zubietan».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!