Hamaikabatek Gobernu Taldeak trafiko ordenantza aldatu izana salatu du Kronikara bidalitako prentsa oharrean, berau herritarren partehartzerik gabe aldatu izanagatik. Oharrean azaldu duenez, orain urtebete erakusketa motz bat jarri zuen Gobernu Taldeak, eta alegazioak jartzeko aukera izan bazen ere, ondoren ez zen horren inguruan eztabaidatu: «Orain, berehala irekiko den Axalako sarreraren aitzakian, trafiko ordenazio berria jarriko da martxan; eta hau guztia herritarrek ezer jakin gabe».
Arratibelek oharrean adierazi duenez, ordenantza berria Arau Subsidiarioen barruan dagoen Mugikortasun Planean dago oinarrituta «baina ez da behar adina zabaldu. Herritar askok ez dakite Antziola eta Txirrita kaleek kontrako direkzioa izango dutela, edo Axalako errotondatik ateratzeko, anbulatorioko aldapa igo beharko dela, edo Elkano kalea jaitsi egingo dela».
Azkenik dio, aldaketa apirileko bigarren hamabostaldirako aurreikusten dela, eta ordenazio berria ikusi nahi dutenek ondorengo helbidean dutela aukera: http://h1hernani.wordpress.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!