Neguko produktuak stockean, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 11a, 01:00

Neguko arropa edo produkturen bat azken prezioan erosi nahi duenak gaur eta bihar du azken aukera. Berriak elkarteak antolatuta, Hernaniko 15 komertziok Stock Azoka jarriko dute Atsegindegin, negu garaian saldu ez dituzten produktuekin: pi­txiak, poltsak, galtzak, txamarrak, bufandak... denetarik izango da aukeran. Azoka bi egunetan egongo da zabalik: gaur arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara; eta bihar goizez, 10:00etatik 14:00­etara. Gainera, hau­rren­tzako gaztelu puzgarriak jarriko dituzte bihar, gurasoek erosketak lasai egin ditzaten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!