Gaztetxoek Belkoain mendira joateko aukera izango dute igandean, Mendiriz Mendi elkarteak antolatuta. Goizeko 09:00etan abiatuko dira Atsegindegitik, eta 2 euro ordaindu beharko dituzte; helduek ere har dezakete parte, 5 euro ordainduta. Irteerara joan nahi dutenek gaur edo bihar dute izena emateko aukera, Iturregi Plazako elkartetik pasata.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!