Txantxangorri elkartean Mus Txapelketako finalak jokatuko dira gaur, bi modalitateetakoak. Banakakoan, Bixente Goikoetxeak, Jose Leon Martiarenaren kontra jokatuko du; eta hirugarren eta laugarren postuetarako lehian, Pablo Ruiz eta Juan Otaegi ariko dira. Binakako txapelketan berriz, txapelaren bila jokatuko dute Joxe Etxarri eta Juan Urtxulutegik batetik, eta Karlos Lopez eta Javier Parentek bestetik; hirugarren eta laugarren postuetarako lehian berriz, batetik, Emilio Crespo eta Ibon Dominguez bikoteak jokatuko du, eta bestetik, Juan Miguel G. eta Juanito L.-k.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!