Garizuma topaketan parte hartzeko gonbitea luzatu du Urumeako Pastoralak

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 10a, 01:00

Hernaniko Harana Litur­gia Batzordeak Gari­zuma topaketa antolatu du larunbatean. Garizuma garaia denez, errezu eta fedean sakon­tzeko antolatu dutela azaldu du Batzordeak. Topaketan, Liturgia taldea arduratuko da animazio espiritualaz, eta Juan Martin Agerre apaiza, gaian aditua dena ere, bertan izango da.
Pastoralak dei egin diete herritarrei topaketan parte hartu, eta kristau komunitatearen parte sentitzera, Na­zareteko Jesusekin batera, bere bidea egin nahi duen ko­munitatearen parte izatera.

Topaketa, arratsaldean

Topaketa arratsaldeko lehenengo orduan hasiko da, 16:00etan hain zuzen, harrera otoitzarekin. Ondoren, Garizumako igandeen inguruko hitzaldia emango dute, ordu eta erdi ingurukoa. Atsedenaldiaren ostean berriz, Garizuma sinboloen aurkezpena egingo dute; eta azkenik, 19:00etan, topaketako parte hartzaileak agurtuko dituzte.

EGITARAUA:
16:00 Harrera eta otoitza
16:30 Hitzaldia:
`Garizuma-igandeak´
18:00 Atsedena
18:30 Garizuma-Sinboloen
aurkezpena
19:00 Hurrengora arte
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!