Dispertsio politikaren eraginez, Hernaniko 3 lagunek izandako auto istripua salatu du AAMk

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 10a, 01:00

Hernaniko hiru lagunek auto istripua izan zuten otsailaren 26an, Castellongo espe­txetik bueltan. Pedro Maria Cano Pittu eta Marta Igarriz Hernaniko euskal presoak bisitatu eta bueltan zetozela izan zuten istripua. Amnis­tiaren Aldeko Mugimenduak Kronikara bidalitako oharrean azaldu duenez, kotxeko kurpil bat lehertuta izan zuten istripua: «istripua askoz larriagoa izan zitekeen, baina zorionez, susto bat besterik ez da izan».

«Dipertsio politikak
astebururo jartzen ditu lagun eta senideak arriskuan»

AAMk «dispertsio politika hiltzailea» salatu du oharrean, eta euskal preso politikoak Euskal Herriratzea exijitu du. Oharrean azpimarratu dutenez, «politika honen eraginez, astebururo arriskuan jartzen dira euskal preso politikoen senide eta lagunen bizitzak, bixitak egiteko helburuarekin milaka kilometrotako bidaia egitera behartuta daudelako».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!