«Celayak kalitate berezia zuen, gizartearekiko zuen konpromisoa da gehien azpimarratuko nukeena»

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 10a, 01:00

1911-2011: 100 urte bete dira poeta hernaniarra jaio zela, eta gaur berari buruzko hitzaldi bat emango duzu Biterin. Zertzelada batzuk aurreratzerik bai?
Denetatik pixka bat egiteko asmoa dugu: Gabriel Zelaia­ren poema garrantzi­tsuenak errezitatuko ditugu, 80 diapositiba inguru ikusiko ditugu, pare bat abesti entzungo ditugu, eta Celayari buruzko liburu bat aurkeztuko dugu.

Eta berari buruz asko dakien pertsona zarela kontuan izanda,  zein da zuen bion arteko lotura?
Pertsonalki ez gaitu ezerk lo­tzen. Baina, batetik, literatura irakasten dut; eta bestetik, donostiarra izaki, Celaya da guregandik gertuen bizi izan den poeta haundiena.

Hernanin, artista bezala, guztiek ezagutzen dute Celaya.
Hala ere, bere obra eta pertsona
ezezagunak dira askorentzat. Gaurko hitzaldiak artista hobeto
ezagutzen lagunduko al du?

Hernaniar guztiek dakite Celaya izeneko bat Hernanin jaio zela, baino askok akaso sagardotegi batekin nahasten dute. Hernaniko Udala eta Euskal Erakun­deak kon­tziente dira, badakite zein zen Celaya, eta zein den bere obra. Baina, bere mendeurrena aurten izan dela kontuan izanda, gauza gutxi egin dela esango nuke. Joan den urtean Miguel Hernan­dezena izan zen, eta harengatik egin ziren ekitaldiek, eta Cel­a­yarengatik egingo direnek ba al dute an­tzik?

Zure ustez, zer da hernaniar batek Celayaren inguruan jakin beharko lukeena?
Batetik, 20garren mendeak eman duen poeta onenetakoa dela jakin beharko luke; eta bestetik, bere obraren inguruan interesa eduki beharko lukeela uste dut.

Poetaren ibilbide luzea kontuan izanda, zer da artistaren obratik gehien azpimarratuko zenukeena?
Kalitate berezia zuen poet­a zela. Horregatik, ga­rran­tzi­tsuena artistak gizar­tea­rekiko zuen konpromisoa da; konpromisoa askatasunarekin, justizia­­rekin, zapalduekin, eta abar.

Hernaniarrei obraren bat gomendatuz gero, zein izango litzateke?
Agian ez da egokiena nik hau esatea, baina gaur aurkeztuko duguna gomendatuko nieke, Celaya esencial izena duen obra. Liburua irakur­tzen duenak berehala ulertuko du zergatik izan zen hain funtsezkoa Celaya garai hartan eta bizi izan zen gizartean. Horrez gain, poemarik inportanteenak ere agertzen dira bertan. Liburuak 10 euroan salduko ditugu, eta irabazitako dirua Erre­publika Dominikarreko hezkuntza proiektu batean inbertituko dugu, Celayari gustatuko litzaiokeen bezala. Zapaldutako gune bateko hezkuntza proiektura bidaliko dugu dirua; bertan desnutrizioa %70a da. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!