Sardina erreta, negar artean agurtu zituzten Inauteriak

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 9a, 01:00

sardina ez zen libratu atzokoan ere. Udaletik abiatu, eta herriko Kaxkoa zeharkatuz pasa zituen azken minutuak. Prozesioan, atzetik izan zituen txistulari eta herritar ugari, azken agurra emateko. Plazara iritsi, eta berehala eman zioten su, bertaratutakoen disgusturako. Malko artean agurtu zuten askok, nahiz eta akaso, disimuluarekin, inauteriak amai­tu zirelako egin negar. Batera edo bestera, suarekin erre eta garbitu zituzten guztiek azken egunetako gehiegikeria eta lizentziak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!