morez, gorriz, koloretsu eta festa kutsuarekin aldarrikatu zituzten atzo dozenaka hernaniarrek emakumeek lan baldintza duinak izateko dituzten eskubideak. Martxoaren 8a zen atzo, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, eta Txoko Feministak eta Berdintasun Kontseiluak Marijira antolatu zuten, prekarietateari mozorroa kentzeko asmoarekin: «aldarrikatze honekin prekaritateari mozorroa kendu nahi diogu. Lan egiteko eskubideak ez du zentzurik lan baldintza duinak ez bazaizkigu bermatzen. Lan merkatuan gauden emakume gehienok kontratu prekarioak eta denbora partzialekoak ditugu. Beste asko berriz, ezkutuko merkatuan gaude, ez dugu kotizaziorik, eta lan baldintza eskasak dauzkagu. Etxeko lanak eta zaintza lanak berriz, emakumearen esku geratzen dira beti, eta lan merkatuan ez dute isladarik». Azkenik, besteak beste, azaldu zuten, emakumeak diskrimanazio egoera aldatzeko nahiak batzen dituela, eta duten gaitasunaz jabetu, eta aurrera egiteko hori erabili behar dutela.
`Klown´ antzerkia, gaur
Atzoko egunaren harira, hainbat ekintza izango dira apirilaren 4ra bitartean; tartean gaurko eZINEMAn klown antzerkia; Biterin izango da, 19:00etan.