Hernaniko 15 komertzioetako produktuak stockean, bihar eta etzi

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 10a, 01:00

Stock Azoka izango da ostiral eta larunbatean Hernanin, Berriak elkarteak antolatuta. Azken urteetan bezala, Hernaniko 15 komertziok hartuko dute parte, hernaniarrek euren produktuak erosteko azken aukera izan dezaten. Bihar arratsaldez izango da aukera, 17:00etatik 20:00etara; eta larunbatean goizez, 10:00etatik 14:00etara. Jakinarazi dutenez, larunbatean umeentzako gaztelu puzgarriak jarriko dituzte, gurasoek erosketak lasai egin ditzaten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!