Cerverara irteera eta bazkaria bodegan

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 8a, 01:00

Helduentzat ere antolatu du irteera Mendiriz Mendik. Egunerdiko ibilia egingo dute: Pipaon-Cervera (1.384m)-Leza. Ondoren, San Vicente de la Sonsierrako bodega batean bazkalduko dute. Irteera eguna martxoaren 19an da. Goizeko 07:30etan abiatuko dira Atsegindegitik. Prezioan sartzen dira autobusa eta bazkaria: 45 euro bazkideentzat eta 55 euro bazkide ez direnentzat. Jakinarazi dutenez, izena emateko bazkideek lehentasuna izango dute. Izena astelehen, ostegun eta ostiraletan eman daiteke 20:00etatik 21:00etara (Iturregi plaza z/g).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!