Belkoainera irteera, gaztetxoentzat

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 8a, 01:00

Mendiriz Mendi elkarteak antolatu du datorren irteera gaztetxoen­tzat: Adunako Belkoain mendira (840m), hain zuzen. Irteera datorren igandean izango da, hau da, martxoak 13. Goizeko 09:00etan abiatuko dira Atsegindegitik. Prezioak: gaztetxoek 2 euro eta helduek 5 euro. Izena ostegunean eman behar da 20:00etatik 21:00etara, bulegoan bertan (Iturregi plaza z/g).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!