Hiru hernaniar izan ziren atzo Bartzolonako maratoi jendetsuan, eta lasterketa ederra egin zuten hirurek. Sergio Uzkudunek 248garren postuan bukatu zuen, 2:52:17 denborarekin; Iñigo Uzkudunek 3:13:43 denbora egin zuen, eta Julian Menak 3:18:28. Levi Matebo keniarrak irabazi zuen gizonezkoetan, 2:07:31 denbora eginda; emakumezkoetan Josephine Ambjörnsson irabazle, 2:45:31 denborarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!