Emakumeen Eguna da bihar, Martxoak 8, eta lehenengo aldiz Hernanin manifestazioa egingo dute, Marijira, 19:30etan, Plaza Berritik abiatuta. Txoko Feministak eta Berdintasun Kontseiluak antolatu dute, eta martxoan zehar eta apirila bitarte, 6 ekitaldi gehiago ere egingo dituzte. Manijiraren ondoren, eta Txoko Feministak antolatuta, Aniak kontzertua eskainiko du Kontrakantxa, eta luntxa egingo dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!