‘Maxkuri’ dantza gaur, umeentzako egun haundian

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 7a, 01:00

Axeri dantza, eta haurrentzako eta gazteentzako ekitaldiak dira gaur nagusi, Inauterietan. Dianak iragarriko ditu festak 09:00etan.

Maxkuri dantza ere deitu izan zaio Axeri dantzari, ha­sieran inauterietan bakarrik egiten zen ekitaldiari. Axeri eta maxkuri, denak prest dira, eta 10:00etan hasiko dira bizkarrak berotzen, gaztetxoenei. Haur eta gazteen­tzat ekitaldi mordoxka jarri dute gaur, 11:30etatik aurrera: poniak eta xexenak, tailerrak, erraldoi eta buruhaundiak... break dantza ikasteko modua ere izango dute, 18:00etatik aurrera.

Aintzinako ohitura
Batzuk milaka urteko ohitura dela diote, inauteriena. Uda­berria iristean, inauste edo kimatze garaia iristen zen, eta zomorro, moxorro edo intsektu plagak etsai gogorra ziren nekazarientzat. Horregatik, jendea mo­zorrotu edo zomorroz jantzi, eta eskea egiten zuten, etxez etxe. Nekazariek txintxo ordain­tzen zieten zorra zo­morroei, gero euren bara­tzetan berriz ordaindu beharrik ez izateko.

Mila bertsio ditu inauterien (inausterien?) jatorriak, eta hori bat. Kontuak kontu, ohitura errotua dago gure herrietan, eta Hernanin gero eta indar­tsuago daudela ikusi dugu egunotan. Mozo­rro faltarik ez zen izan atzo ere, eta konpar­tsetako barbaro, bikin­go eta peruanoek euren ikutua jarri zioten festari. Bihar, urteko kalte guztiak uxatzeko, sardina  erreko dute.

Hernaniko Inauteriak

Martxoak 7, astelehena:
  • 09:00etan, Diana Musika Eskolako ikasleekin.
  • 10:00etan, Axeri dantza gaztetxoentzat.
  • 11:30etan, Haurrentzat poniak eta zezen txikiak Latsunbeko kirol pistan.
  • 12:00etan, Haurrentzat tailerrak Atsegindegin.
  • 16:00etan, Erraldoi eta buruhaundien konpartsa Kriskitiña dantza taldearekin eta Musika Eskolako dultzaineroekin.
  • 17:00etan, Haurrentzat emanaldia: ‘Zirika Zirkaos’, Atsegindegin.
  • 18:00etan, Break dantza Scratch erakustaldia, Tilosetan.
Martxoak 8, asteartea:
  • 18:30etan, Sardinaren entierroa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!