Sardina erretzearekin kalte guztiak uxatu eta Inauteriak bukatuko dira gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 8a, 01:00

Bost egunen ondoren, datorren urtera arte agur esateko ordua iritsi zaie Inauteriei. Eta ohi bezala, agurtzeko, sardinaren entierroa izango da gaur. Beltzez jan­tzitako alargunek, zapiak eskuetan di­tuz­tela, ne­gar batean egingo dute kale buelta sardina erraldoiarekin. Eta ondoren su emango diote urteko kalte guz­tiak uxatuz. Entierroa 18:30etan abiatuko da Plaza­tik. Inauteriak gaur bukatuko dira eta berea emanda, aurten ere. Atzo esaterako, haur eta gaztetxoentzat egun haundia izan zen eta goiz partean maxkuri astindu ederrak jaso zituzten Axeri Dantzan. Poni, zezen txiki eta tailerrekin gozatzeko aukera ere izan zuten. Arratsaldean berriz, erraldoi eta buruhaundiak, zirko emanaldia eta break dantza izan zituzten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!