Añarbek energia gehiago sortzen du, gastatzen duena baino; %13 gehiago

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 7a, 01:00

Bere errekorra hautsi du 2010ean Añarbek, energia sor­tzen. Kontsumitu ere asko egi­ten du, 26,5 GWh, bai­na sortu ere bai: 30,12 GWh. Donos­tialdeako (tartean Hernani) ur hornikuntza eta saneamendu osoa egiten du Añarbek, eta lan horietan gastatzen duen energia baino gehiago sortzen du, 3,6 GWh gehiago, alegia. Hori 2010ean lortu du, eta sobrante hori saldu egin du. Horregatik emaitza ekonomikoak ere igo egin ditu: 2007an 144.000 euro; eta 2010ean 504.000 euro.

Energia ‘garbia’
Energia berriztagarria edo garbia sortzen du Añarbek, eta horretarako hiru sistema dauzka: hidroelektrikoa, fo­to­­boltaikoa, eta kogenerazioa. Hau da: ura, eguzkia, eta gasa. 11 zentral dauzka horretarako. Hidroe­lek­tri­koak bi: Añarbeko urtegian eta Goizuetan. Fotobol­tai­ko­ak zazpi: 7 ur-deposituren tei­latuetan eguzki plakak di­tu, eta horietako bat Herna­nin dago (Orkolagan). Koge­nerazioak bi, ga­sa­ren bidezkoak: Loiolako araztegian edo depuradoran.

Kotxe elektrikoa merkatura

GECASA enpresak edo Gru­po Añarbek eman zituen datu horiek, ostiralean, martxoak 5, Energiaren Efizien­tzia­ren Nazioarteko Egunean. Aurten 18 urte bete ditu Añarbek, eta energia garbiaren aldeko apustuan segiko duela adierazi zuen. Horren adibide, laister merkatura aterako duten kotxe elektrikoa, energia-sarera konektatu daitekeen ko­txea, eta soinurik eta CO2rik sortzen ez duena. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!