Kantuan, euskera ikasiz

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 6a, 01:00

Lotuta egon izan dira beti, euskera eta kantua. Bai atzo ere, Txema tabernan. Euskerazko lehenengo hitzak ikasten aritzen dira Txema tabernan, Hernanin bizi diren etorkinak. Laguntzaile dituzte Banaizbagara taldeko kideak, eta AEK euskaltegia. Atzo, klase ordutik kanpo aritu ziren ikasten; kantuan ikasten; euskera ikasten, kantuan. Ainhoa Ansa aranoarrak kantatu, Julian Cobzaruk akordeoia jo, eta entzuleek ondo pasa, kantuan, edo entzunez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!