Txistua eta teklatua, ‘Bihurrikerietan’

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 6a, 01:00

‘bihurrikerietan’ dis­ko­ko kantuak eta beste berri batzuk eskainiko dituz­te txistuak eta teklatuak, Men­di­za­balek eta Zabalak, da­to­rren ostiralean Herna­nin. Txis­tua izan ohi da, bir­tuo­soa; azkarra, alaia eta jo­las­tia. Baina badaki tristea eta sentimentala izaten ere, eta teklatuaren laguntzaz, aire horiek ere iritsiko dira Her­nanira. Txistuaren alderdi guztiak, alai-triste, lehengo eta oraingo... ondo mende­ra­tzen ditu Garikoitz Mendi­za­ba­lek. Xabier Zabalak giro­tzen lagunduko dio, tekla­tua­rekin. Kontzertua, datorren osti­ra­lean, 20:00etan, Biterin. Sarrerak dohainik dira.

Tradizioa eta etorkizuna

Hernani’n Musik programak hainbat kontzerturen artean, hau jarri du bigarrena. Kasu ho­ne­tan, musika tresna ba­ten alderdi guztiak eskainiko dituzte Biterin. Txistu eta teklatuaz gain, gainera, Men­dizabalek joko ditu silboteak eta xirula ere; eta Zabalak, eskusoinua jo eta pro­gra­ma­zioak ere egingo ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!