manifestazioa egingo dute Hernanin, asteartean, Martxoak 8. Manijira izena jarri diote, eta lema: Kendu mozorroa prekarietateari, emakumeok kalera! Dei egin dute, eskuetan erratzak, baietak, fregonak, mantalak eta karroak hartuta ateratzeko, «egunero egiten ditugun lanak, ikusezinak direnak, agerian uzteko. Oraindik emakumearen eskuetan dauden lanak dira horiek, eta merkatuan ez dute oihartzunik; gutxietsiak daude. Krisi garaia ere ez da ona emakumeentzat, eta baldintza prekarioetan ari gara lanean, are gehiago, etorkinen kasuan». Hori dena salatzeko, eta Emakumearen Egunaren bueltan egingo diren 7 ekitaldiei hasiera emateko, asteartean Manijira, 19:30etan, Plaza Berritik abiatuta.
Ondoren, Aniak kontzertua emango du, eta luntxa egingo dute, Kontrakantxan. Antolatzaileak: Txoko Feminista eta Udal Berdintasun Kontseilua dira, eta dei egin diete parte hartzera interesatutako hernaniar guztiei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!