Hernani mozorrotu da, inauteriz!

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 6a, 01:00

Bete-betean dira inauteriak Hernanin, gaur eta bihar. Bisitari ez-ohizko asko ibili ziren atzo Hernaniko kaleetan: sorginak, spidermanak, behiak... eta gaur eta bihar ere enkargatua omen dute lekutxo bat herriko kaleetan. Inmakulada eta Elizatxoko bikingo eta barbaroek egingo diete lekua konpartsan, akaso, 12:00­etan, eta bestela, dantzarako aukera izango dute Betikoak txarangarekin, edo Musika Eskolako txistulari eta dultzaineroekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!