Gipuzkoako bost Alkate (tartean, Marian Beitialarrangoitia) bildu ziren atzo Diputazioko Markel Olano Carlos Ormazabalekin, eta erraustegiaren lanak bi hilabetez etetzeko eskatu zioten, gai honen inguruan sortu den hika-mika dela eta. Beitialarrangoitiak hitz egin zuen, bilera ondorenean: «erabat itxita eta tematuta aurkitu ditugu. Ekonomikoki daukagun kezka azaltzera etorri gara. 21 urteko morrontzara kondenatu nahi dituzte Gipuzkoako Udalak eta herritarrak. Orain jakin dugu 1.000 miloi euro balioko dituela proiektu honek. Beren jarrera garbia da: erraustegiaren lanekin jarraitu egingo dute, eta ahal duten guztia itxita utzi nahi dute hauteskunde aurretik. Guk eskatutako dokumentazioa ere (Caso Basea adibidez) ez digute eman.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!