GALARRETAKO proiektua Oronak berrikuntza eta garapen teknologikoarekin hartutako konpromisoaren barruan garatuko da. Orona IDeO izeneko zatia izango da haundiena, parkeko muina izango dena; mugikortasun eta igogailuen alorrean espezializatua izango da, eta horrek bihurtuko du, hain zuzen, Europako aintzindari. Orona IDeOren helburua da berrikuntza ekosistema bat sortzea, hau da, berrikuntzak biltzen duen guztia elkartzea: enpresak, ikerketa, garapena, berrikuntza zentroak eta unibertsitatea. Jabier Mutuberria Oronako zuzendariak azaldu zuenez, berrikuntzari zuzenduta dagoen proiektu batek, nahita ez, berritzailea izan behar du, eta «horregatik, Orona IDeOk hainbat jardueren fusio-gunea izan behar du. Horrez gain, laborategi funtzioa bete behar du, non eraikinetan energia era jasangarrian kudeatuko duen».
Orona IDeO, proiektuko
erreferentzia gunea
150.107 metro karratuko proiektua da Galarretakoa, eta horietatik 108.000 metro karratutan erakiko da. Modu honetara banatuko dira metroak: 60.000 metro ikerketa, garapen, berrikuntza eta teknologia ekimenetarako izango dira; erdiko guneko 40.000 metro Ikasleku Fundaziorako izango dira, hau da, (Orona, Mondragon Unibertsitatea eta Ikerlanerako); lursail pribilegiatua izango da honako hau, batetik, ondo komunikatua egongo delako, eta bestetik, erreferentzia izango delako bere baitan bilduko dituen eraikinentzako. Izan ere, barruan plaza moduko izango du. Hau izango da hain zuen, mugikortasun eta igogailu alorrean espezializatutako hiri txikia. Azkenik, 8.000 metro karratu hirugarren sektorerako izango dira (ekimen pribatutarako). Gainerako espazioa bideek eta berdeguneek okupatuko dute.
Azkenik, azpimarratu nahi duten beste puntua da proiektuak izango duen diseinu iraunkorra. Hau da, Galarretara datozen erakunde, enpresa edo zentroek badakite, parke hau ingurumenari begira eraikiko dela, eta azpiegitura egokiak izango ditu, horretarako.