Goizuetako iñoteak gaur hasiko dira, kalderero eta guzti

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 5a, 01:00

Aurreneko aldia da helduen Kaldereroak antolatzen direla Goizuetan. 18:00etan abiatuko dira eskolatik eta ondoren afaria egingo dute Plazan.

Hernanin Inauteriak bete-betean dira eta Goizuetan gaur hasiko dira. Aurreko urtetan bai­no egun bat lehenago hasiko dira, helduen Kaldereroe­kin. Aurreneko aldia da Goizue­tan Kaldereroak antolatzen dituztela helduek. Kantuzale talde ba­tek antolatu ditu eta 18:00e­tan abiatuko dira eskolatik. Ordu pare bateko desfilea egingo dute eta ondoren, afaria egin­go dute Plazan. Talde ba­koi­tzak bere afaria eramango du.

Bihartik aurrera, mozorroen txanda
Goizuetako Iñoteak ofizialki bihar hasiko dira eta Mozorro taldeak ez du atsedenik izango. Bihar 22:00etan afaltzeko bilduko dira eta astelehenean, goizeko 08:00etan bi taldetan banatu eta baserriz baserri ibiliko dira, pus­ka biltzen. Arratsaldeko 18:30ak inguruan herriratuko dira eta he­rritarrekin batera, poteoa egingo dute. Eta ondoren afaria, hurrengo egunerako indarrak biltzeko. Horrez gain, arratsalde partean herrian giroa izateko, haur eta gurasoen konpartsa izango da. Aurtengo gaia: Feria de abril. Igande eta astelehenean, Gabezin taldearen emanaldia izango da Plazan.

Asteartean, egun haundia
Asteartean goizeko 09:30etan Mo­­zorroak gosaltzeko bilduko dira eta 10:00etan abiatuta etxez etxe ibiliko dira puska biltzen. On­doren bazkaria egingo dute eta arratsaldeko 16:30etan, goizuetarren sinboloa den Zahagi Dan­tza. 20:00etatik aurrera, pa­rranda giroa nagusi izango da, goizaldera arte. TZ taldeak la­gun­duko du zeregin horretan.

Kontu eguna, gaur zortzi
Gaur zortzi kontuak egiteko eguna izango dute Mo­zorroek. Horretarako bazkaria egingo dute eta ilunabarrean giroa ja­rri­ko du Igandea txarangak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!