Zeberio IIaren laguntza paregabearekin, Barrenetxea IVa hernaniarrak irabazi egin zuen 40-29, Urtasun eta Ionen kontra. Barrenetxeak 8 tanto egin zituen sakez, eta ondo eutsi zion partiduari. Sagardoaren Txapelketan dena irekita dago. Gaur jaialdia izango da Galarretan 16:00etatik aurrera eta txapelketako bi partidu jokatuko dira: Zulaika-San Miguel/Endika-Urrutia I; eta Matxin IV-Lizaso/Agirresarobe-Etxeberria III.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!