Lau hernaniarrek lehenengo eta bigarren mailako txapelak jokoan, gaur Zarautzen

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 5a, 01:00

Bi bikote hernaniarrek Euskal Herriko Txapelketako final bana jokatuko dute gaur 17:00etatik aurrera Zarautzen. Lehenengo finala, lehenengo mailako seniorrena izango da. Amaia Irazustabarrena eta Ariane Arrietak Pradera eta Saezen aurka jokatuko dute. Aurkariak egungo txapeldunak dira eta faborito aterako dira. Hernaniarrek lehenengo aldiz jokatu dute senior mailan eta partidu guztiak irabazi dituzte orain arte; beraz, ezustekoa eman dezakete. Bigarren finala bigarren mailako kadeteena izango da. Eli Pagola eta Maider Huizik Perera eta Ansotegiren aurka jokatuko dute. Hernaniarrak nagusi izan dira orain arteko partiduetan eta eurak dira faborito.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!