Pepe Rivanedeyra eta Julian Zapiain - EHUko irakasleak: «1.000 miloi euro gastatuko ditu Gipuzkoak erraustegia egiten; 21 urterako hipoteka»

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 5a, 01:00

«Gutxienez, 1.000 miloi euro ordainduko ditu Gi­puz­koak. Hori da datua. Di­pu­tazioak bi kreditu sinatu ditu 3 bankurekin, eta kontratu horietatik atera ditugu da­tuak. Diputazioak konpromiso lotsagarriak har­tu ditu bankuekin, inon aipatu ez direnak, eta Udalak eta gipuzkoarrak hipotekatu ditu 21 urterako». Julian Zapiain Txiki eta Pepe Rivane­dey­ra EHUko irakasleek Mintegia emango du­te gaur, 10:00etan, San­dius­terrin, eta irekia da, nahi duenarentzat. Hernaniko Kronikak mintegian aipatuko diren daturik esangura­tsuenak aurreratuko ditu, hurrengo lerroetan.


La Caixa, Banesto eta Europako Inbertsio Bankua
Bi kreditu sinatu ditu Gi­puz­koako Diputazioak hiru bankurekin. «Bat, Europako Ban­­kuarekin, 195 miloi eurokoa; eta bestea Caixa eta Ba­nes­torekin, 68 milioi eurokoa: guz­tira, 263 milioi euro. Horrez gain, Dipu­tazioak 130 miloi euro aportatuko ditu, 2009-2013 bitartean». EHUko bi irakasleek diotenez, datu horiek eman ditu Diputazioak, baina beste asko ezkutatu. «Se­ku­lako datu pila ezkuta­tzen dute: bankuekin sinatutako kontratuak berak aipa­tzen du, 477 miloi euro kostako dela proiektu osoa, BEZ edo IVArik gabe. Baina horri erantsi behar zaizkio: azterketa teknikoak, asesoreak, finan­tziazio komisioak, aseguru polizak... Hori ez dute inon aipatzen. Eta interesak? Interesak ez al dira gastua? Eta noski, BEZa. Eskuratu ditugun datu pila horretatik, kontuak eginda, guri sekulako zifrak atera zaizkigu».

«Bankuekin sinatutako baldintzak lotsagarriak dira»
Bi irakasleek diote, bankuek baldintza oso gogorrak jarri dituztela, kreditua emateko. «Hasieratik ikusi zen, ez zutela nolanahi emango kreditua. Hasieran Kutxa ere tartean zegoen, baina hanka egin zuen, panorama ikusita. Besteek kreditua eman dute, baina baldintza gogorrak jarri dituzte. Eta txarrena... Dipu­ta­zioak onartu. Horrek, 21 ur­terako hipotekatuko du Gi­puzkoa osoa, Udalak, eta herritarrak, eta bankuen eskuetan utzi du hondakinen kudeaketa». Zein diren baldintza horiek galdetuta, ho­nakoa erantzun dute: «bankuek errebisatuko dituzte Gipuzkoako herritarrek or­daintzen dituzten tarifak. Horrekin kreditua ordaindu ezin bada, tarifak igo egingo dituzte. 2031 arte, Gi­puz­koa­ko herri guztietako hondakinak kontsortzioak tratatu beharko ditu. Egoera legala eta politikoa aldatzen bada ere, Diputazioak konpromisoa hartu du gastu eta kreditu horiei aurre egiteko. Beraz, bankuen exigentziek lehentasuna izango dute, egoera judizial eta legislatiboaren gainetik. Hori guztia Dipu­ta­zioak onartu egin du».


Dokumentuak falta
Oraindik dokumentu ga­rran­tzitsuak ezkutatzen ditu Di­putazioak, bi irakasleek dio­tenez. «Adibidez, Caso Base deitzen zaio kontu guzti guztiak zehazten dituen do­kumentuari. Hori eskatu du­gu, baina ez digute eman. Eta badira gehiago ere».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!