Hernanik gogor hartuko du gaur Liceo Frances, Kopan aurrera jarraitzeko

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 5a, 01:00

Bueltako partidua 10 puntu baino gehiagogatik irabazi beharra dauka Hernanik gaur. Aieten jokatuko da 14:00etan, Landare behar bezala ez baitago oraindik.

Hernanik Errege Kopako bigarren kanporaketa jokatuko du gaur Liceo Frances taldearen aurka. Bueltako partidua izango da eta 10 puntu baino gehiagogatik irabazi beharra dute hernaniarrek Kopan aurrera jarraitzeko. Joaneko partidua 34-24 galdu zuten. Partidua irabazi eta behar adinako aldea ateraz gero, Her­nani finalzortzirenak joka­tzeko sailkatuko litzateke.
Norgehiagoka Aieten jokatuko da 14:00etan; izan ere, joan den asteko euriteen eraginez, Landare urak hartu zuen eta oraindik ez dago egoera onean.

Oraingoan aurkariek, 5 orduko bidaia
Hernanik gogor hartuko du Liceo Frances eta txapelketan aurrera egiteko aukera ikusten du. Hernanik lesioak tarteko, baja dexente ditu, eta bigarren taldeko jokalariekin ari da jokatzen azken partiduetan, baina maila ona ematen ari direla azaldu dio Kronikari. Eta horrez gain, oraingoan aurkariek egingo dute 5 orduko bidaia eta hori aprobetxa­tzeko asmoa dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!