Axeri Dantza, gazteen bazkaria eta Mozorro Festa, gaur Inauterietan

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 4a, 01:00

Inauteriak atzo hasi ziren Hernanin, Pili Lujanbio, Iñaki Ape­ze­txea (Txatxon), Joaki Lu­­jan­bio eta Joxe Amonda­rain hernaniarrak omenduta.

Pili Lujanbio, Iñaki Apeze­txea (Txatxon), Joaki Lujan­bio eta Joxe Amondarain her­naniarrek merezitako ome­nal­dia jaso eta Inauteriei hasiera eman zi­tzai­en atzo Plazan. Eskola umeak goitik beheraino mozorrotuta, kalean zehar ibili ziren arra­tsal­deko lehenengo orduan Uru­mea ikastola eta Lagunak txa­ran­garekin. Gaztetxoenek gozatze­ko auke­ra izan zuten atzo­koan; izan ere, arratsal­dean erral­doi eta buruhaundiak izan ziren Kriskitiña dantza tal­dea­rekin eta Musika Eskola­ko dultzaineroekin, eta ondo­ren, Eusko Diskoteka. Gaur, Axeri Dantzarekin hasi eta haur eta gazteen­tza­ko ekintzak izango dira: poniak eta zezen txikiak, erraldoi eta buruhaundiak, haurrentzako emanaldia, gazteen bazkaria, Mozorro Festa, txaranga...

Gazte Asanbladaren eskutik, bazkaria
Gazte Asanbladak baz­karia antolatu du gaur, Kontra­kantxa Gaztetxean Inau­teriak os­­patzeko. Bazkaldu aurre­tik, poteoa egingo dute.

Mozorro Festa, Atsegindegin
Urtero egin bezala, Mo­zorro Festa izango da gaur Inau­terien ba­rru­an. Festa 18:00e­tan hasiko da Atse­ginde­gin. Gazteek, musi­karen ingu­ru­an zerbait prestatu eta jende aurrean erakusteko auke­ra izango dute. Inauteriak asteartera ar­te lu­zatuko dira eta bihar, bes­­teak beste, Konpartsa ibi­liko da kaleetan barrena.

Hernaniko Inauteriak 2011

Martxoak 5, larunbata:
10:00etan, Axeri Dantza.
11:00etan, Betikoak txaranga.
11:30etan, Haurrentzako poniak eta zezen txikiak Latsunbeko kirol pistan.
12:00etan, Ezpeletako txaranga.
San Joan Konpartsa.
13:00etan, Erraldoi eta buruhaundien konpartsa Kriskitiña dantza
taldearekin.
17:00etan, Haurrentzako
emanaldia kalean.
18:00etan, Betikoak txaranga.
18:00etan, Mozorro Festa Atsegindegin.
00:00etan, Betikoak txaranga.

Martxoak 6, igandea:
11:00etan, Betikoak txaranga.
12:00etan, Konpartsaren irteera Urbieta kaletik: Ttarla dantza taldea, Inmakulada ikastetxea eta Elizatxo ikastola.
17:00etan, Haurrentzat emanaldia: ‘Zirkoa ezagutuz’ Potxin eta Patxinekin Atsegindegin.
18:00etan, Betikoak txaranga.
19:30etan, Musika Eskolako
trikitilari eta dultzaineroak.

Martxoak 7, astelehena:
09:00etan, Diana Musika Eskolako ikasleekin.
10:00etan, Axeri dantza
gaztetxoentzat.
11:30etan, Haurrentzat poniak eta zezen txikiak Latsunbeko kirol pistan.
12:00etan, Haurrentzat tailerrak Atsegindegin.
16:00etan, Erraldoi eta buruhaundien konpartsa Kriskitiña dantza
taldearekin eta Musika Eskolako
dultzaineroekin.
17:00etan, Haurrentzat emanaldia: ‘Zirika Zirkaos’, Atsegindegin.
18:00etan, Break dantza Scratch erakustaldia, Tilosetan.

Martxoak 8, asteartea:
18:30etan, Sardinaren ehorzketa.
*Foto Forum Hernani elkarteak Inauterietako ekintza
guztietan argazkiak aterako ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!