Bodegara irteera martxoaren 13an, 4garren urteurrena ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 4a, 01:00

Hernaniko Motolagunak elkarteak 4 urte betetzen ditu aurten, eta ospa­tzeko bodegara irteera antolatu dute. Hilaren 13an egingo dute bidaia, San Vicente de la Sonsierra Errioxako bodegara. Bazkideek 35 euro ordaindu behar dituzte, eta atzean lagun bat emanez gero, lagunak ere prezio bera ordainduko du; bazkide ez direnek berriz, 40 euro ordaindu behar dituzte. Irteerara joan nahi dutenek astelehenean dute izena emateko azken eguna, Orkolaga tailerrean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!