Ainhoa Ansa abeslaria eta Julian Cobzaru akordeoilaria izango dituzte lagun, saioan; 17:00etan hasiko da.
kantu saio partehartzailea antolatu du Banaizbagara elkarteak gaur arratsalderako. Elkarteak etorkinei euskerazko hitzak irakasten dizkie larunbatero, behar-beharrezkoak diren hitzak, eta gaurko ekitaldi berezia antolatzea erabaki dute.
Kantu saio partehartzailea Korrika kulturalaren harira antolatutakoa ere bada, eta bereziki etorkinengan eta euskera ikasleengan pentsatuta prestatu dute. Kantuan aritzeko gainera, bi laguntzaile izango dituzte: batetik Ainhoa Ansa aranoarra ariko da abeslari lanetan; eta bestetik Julian Cobzaru akordeoia jotzen. Ekitaldian parte hartu nahi duten guztiei Txemara, 17:00etan gerturatzeko gonbitea luzatu diete.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!