Miliak eta bonoak erosgai, Gaza herriari laguntzeko

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 5a, 01:00

Hernaniko Kooperazio taldeak bat egin du `Gazarako bidean´ ekimenarekin, Gazara bidali nahi duten laguntza humanitariorako dirua lortzeko. Gaur 150 euroko miliak eta 5 euroko bonoak salduko dituzte, Kaxkoan.

GAZARAKO Bidean ekimena lanean ari da Gazako blokeoa hautsi eta nazioartea pales­tinarren egoera larriaz kon­tzientziatu dadin. Ekime­na­rekin bi itsasontzi lortu nahi dituzte, eta horietako bat karga-ontzi bat izango li­tzateke; asmoa da Gazara 2.000 tona laguntza hu­manitario garraiatu ahal iza­tea. Hernaniko Koope­ra­zio tal­deak bat egin du eki­me­narekin, eta Hernanin hain­bat ekimen antolatu ditu laguntza humanitario horre­ta­rako dirua lortzeko.

Kaxkoan, Miliak eta bonoak erosgai
Ekimen horietako bat gaur izango da; Kaxkoan barrena ariko dira miliak eta bonoak saltzen. Milia bakoitza 150 euroan salduko dute, eta bono bakoitza 5 euroan; azaldu dutenez, bono bakoitzarekin zementu zaku bat erosiko dute. Gaur erosteko aukerarik ez dutenentzat, hilaren 12an eta 26an ere jarriko dira.

Arkatza, koadernoa, euroa
Eskoletan egingo dute an­tolatuta duten beste ekimena. Eskolako materiala jasotzea da helburua, hau da, arkatz bat, koaderno bat, euro bat ume bakoitzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!