Gazarako Bidean ekimenak 2 itsasontzi lortzeko helburua du. Horietako bat kargaontzi bat izango litzateke eta Gazara 2.000 tona laguntza humanitario garraiatzeko erabiliko litzateke.
Larunbatean, Gazari laguntza emateko, materiala, bonoak eta miliak erosteko aukera izango da Kaxkoan jarriko dituzten mahaietan. Bonoak 5 eurokoak izango dira, zementu zaku bat erosteko. Milia bakoitza, berriz, 150 euroren truke izango da. Ekimen hori Hernaniko Kooperazio Taldeak antolatu du Gazarako Bidean ekimenari laguntzeko. Ekimenaren helburua da Gazako blokeoa haustea eta nazioartea palestinarren egoera larriaz kontzientziatzea. Hala, 2 itsasontzi lortu nahi dituzte. Horietako bat kargaontzi bat izango litzateke eta Gazara 2.000 tona laguntza humanitario garraiatuko lituzke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!