Laster egiten hasi, eta 2014an entregatuko dira, beranduenez, Sagastiyako aurreneko etxebizitzak. 189 etxebizitza dira lehenengo egingo direnak, eta UTE Sagastiya eta Visesa enpresek egingo dituzte; gainerako 108ak geroago egingo dira, eta zein enpresak egingo dituen adjudikatzeko dago, oraindik.
Atzo, Iñaki Arriola Etxebizitza Sailburua eta Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkatea izan ziren Hernanin, Sagastiyako obrak ikusten. Eusko Jaurlaritzak bultzako ditu Sagastiyako 297 etxebizitzak; guztiak, babestutakoak. Horietatik, 216 babes ofizialekoak dira; gainerako 81ak babes sozialekoak, alokairuzkoak.
«Hernanin, babes ofizialeko aukera haundiena»
Marian Beitialarrangoitiak atzo adierazi zuenez, Sagastiyan aukera izugarria izango da, babes ofizialeko etxebizitza lortzeko. «Hernanin azken urteetan egin den operazio inportanteena da, babestutako etxebizitzak bultzatzeko. Gainera, %50etik gora hernaniarrentzat izango dira, eta guztiak babestutakoak. Hori da gure politika, eta horrek beharko du hemendik aurrera ere».
«Jaurlaritzak Hernanin hiru apustu haundi egin ditu»
Iñaki Arriola Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuak adierazi zuenez, Sagastiya eta beste bi apustu egin ditu Eusko Jaurlaritzak, Hernanin, babestutako etxebizitzak bultzatzeko. «Floridan 53 etxebizitza tutelatu, 30 urtetik beherakoentzat; Txantxillan 28 etxebizitza sozial (alkilerrekoak); eta Sagastiyako guztiak».
SAGASTIYAN 189 etxebizitza berehala egiten
162 babes ofizialekoak.
27 babes sozialekoak.
92 etxeb. - 2 logela
97 etxeb. - 3 logela
+Garajea + Trasteroa
Mugikortasun arazoak dituztenentzat egokitutako etxebizitzak ere izango dira.
Prezioak (Visesaren datuak):
133.757 euro eta
163.028 euro tartean.