Tomax Elortza txapeldun, 1.500 metroan

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 3a, 01:00

Pista estaliko Txapelketan, Tomax Elortzak irabazi zuen 1.500 metroan, joan den asteburuan, Gasteizen. Jon Muruak bigarren postua lortu zuen 1.000 metroan. Zumaiako Herri Lasterketan, infantiletan podiuma hernaniarrez bete zen: Manex Iradi txapeldun, Ander Amonarriz bigarren, eta Eneko Ortiz de Luzuriaga hirugarren. Alebinetan ere primeran hernaniarrak: Julen Goikoetxea 3garren, eta Enaitz Larrañaga 5garren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!