Kontagailua bost minututan aldatzen dute. Etxe bakoitzak bere kontagailua jarrita, bakoitzak berea ordaintzen du (bestela, komunitateak ordaintzen du dena), eta gainera, Udaleko arduradunak ez du etxe barrura sartu beharrik kontagailua kontrolatzera, irrati bidez funtzionatzen baitu sistema berriak. Gainera, lau hilabetean behin ordaindu behar da; bestela, hiru hilabetean behin ordaintzen da.
Ur kontagailu modernoak jartzen ari da Hernaniko Udala, indibidualak, eta abantaila asko dituela jakinarazi dute. Irrati bidez funtzionatzen dute kontagailu indibidulek, eta oraingoz, Hernanin 1.576 kontagailu daude horrelakoak; bestelakoak 4.844 daude.
Udalak kanpaina hasi zuenetik 708 jarri dituzte, 53 bizilagun-komunitatetan. Orain, 4 komunitatetan ari dira kontagailuak jartzen, eta beste 6 komunitatetan hasiko dira laster.
Ur kontagailu indibidualak jartzeko, eskaera egin behar da Udaleko Erregistroan: izen-abizenak, nortasun agiria, helbidea eta telefonoa. Komunitateak egokituta egon behar du kontagailuak jartzeko, eta hori iturginak errebisatu beharko du aldez aurretik.
2011ko Udal Aurrekontua martxan da
Plenoak urtarrilean onartu zuen 2011ko aurrekontua, eta erreklamazio epea pasata, dagoeneko indarrean da aurrekontua. Zaharren Egoitzan antzemango dira lehenengo aldaketak: Eguneko Zentroak 49 plaza izango ditu (6 gehiago), eta Zaharren Egoitzako edifizio berria amueblatzen hasiko dira, baita etxebizitza tutelatuak ere.
Lehiaketa, Zaharren Egoitza altzariz hornitzeko
Sukaldeko altzariak, aulkiak, oheak, telebistak, eta abar jartzeko, lehiaketa irekia deitu du Udalak, eta martxoaren 11rako aurkeztu behar dira proposamenak. Gehienezko prezioa: 159.379 euro.